Skip to main content

Perspektiba sozioanbientala kurrikulumera: ikuspegi eta proposamen didaktikoak

Perspektiba sozioanbientala kurrikulumera

Ikastaro hau hezkuntzatik garapen iraunkor, integral eta solidario baten alde egin nahi duten irakasle eta hezitzaileei zuzenduta dago. Justizia sozioambientalaren eta tokiko zein mundu mailako ikuspegitik abiatuta, erauzketan oinarritutako industriek naturaren ondasun eta pertsonengan dituzten eraginak azalduko dira, giza eskubide eta ingurumena kontutan hartzen dituzten sistema alternatiboak aztertu, eta gai horiek hezkuntza kurrikulumean jorratzeko proposamen konkretu batzuk luzatuko dira.

Helburuak:

  •  Teknologiaren kontsumoa eta bere eraginen errealitate globala aztertu. Munduko gatazka sozioambientalei buruz hausnartu.
  •  Gure hezkuntza praktiketan justizia sozioambientalaren ikuspegia jorratzeko tresnak landu.
  •  Ikastetxe eta hezkuntzako beste esparruetan justizia sozioanbientala lantzeko proposamen didaktikoak eta esperientziak ezagutzera ematea.

Iraupena: 30 ordu 12 presentzialak eta 18 ez presentzialak. Banaketa: 3 ordu irakurketa saioen aurretik; 12 ordu presentzial (6 orduko 2 sesioetan); 5 ordu ikasgelako aplikaziorako prestaketan (ez presentziala); 10 ordu proposamenaren aplikazioa ikasgelan praktikan jartzen (ez presentziala).

Lekua: Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, Kapera Aretoa, Donostia.

manos

Metodologia: Alderdi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dira. Lehendabiziko saioan zenbait kontzeptu teoriko eta praktikan jartzeko tresna zehatzak aurkeztuko dira. Parte-hartzaileek euren hezkuntza erakundeetan esku-hartzea egingo dute ikastaroan proposaturiko tresnak erabiliz eta euren beharretara moldatuz. Bigarren aurrez aurreko saioan, kontzeptu teorikoak sakonduko dira eta parte hartzaileek eurek burututako esku hartze lanak partekatuko dituzte.

Programa:

Urriak 20 (9.00etatik 15.00etara):

Abenduak 1 (9.00etatik 15.00etara):

  • Teknologia eta hezkuntza aldatzea (Genís Roca, eraldaketa digitalean aditua).
  • Kurrikulum ekosoziala (Víctor Manuel Rodríguez, FUHEM Educación-eko kidea).
  • Ikastetxe eta beste inguru hezitzaileetan egindako esku hartzearen partekatzea.
  • Kurtsoaren ebaluazioa.

Izen ematea: egin klik honako estekan eta jarraitu argibideak.

 

Material a descargar
curso_prespectiva-socioambiental_EUS.pdf
Programa osoa (2.59 MB)