Parte hartu gure Rap tailerrean!
Otsailaren 21ean gure bigarren Artibismo tailerra egingo dugu "La Basu" raperarekin
Interesatzen al zaizkizu feminismoa edo gizarte- eta ingurumen-justizia? Pentsatzen duzuna adierazi nahi duzu eta rap-kanta baten grabaketa prozesua nolakoa den ikasi? Orduan, zuretzako proposamen bat dugu.
Otsailaren 21ean, larunbata, artibismoari buruzko bigarren tailerra izango dugu Bilboko La Perrera espazioan. "La Basu" rapera izango dugu gurekin, eta hark gidatuko gaitu gai horiei buruzko rap-kanta bat sortzeko prozesuan.
Tailerra 12 eta 30 urte bitarteko gazteei irekita egongo da eta 10etatik 14etara izango da. Bukatu ondoren pintxo bazkaria izango dugu.
Lehen tailerrera etorri bazara nahiz ez bazara gonbidatzen zaitugu Gogoratu estekan izena emateaz.
Gonbidatuta zaudete!