Skip to main content

Parte hartu ezazu Lehen Hezkuntzarako material ekosoziala sortzen

LHrako materiala sortu

Badakigu ikastetxeek jarduera frenetikoa dutela, presio eta behar askori erantzun behar zaiela, eta denbora eta baliabideak urriak direla.

Badakigu badirela irakasle oso kualifikatu eta motibatuak, beren kezkak eta gaitasunak bideratzeko espazio kolektiborik aurkitzen ez dutenak.

Badakigu material onak sortzeko modurik onena elkarrekin egitea dela, beste pertsona batzuekin batera, batez ere irakasleekin, curriculuma eta gelako ateen atzean gertatzen dena ezagutzen dutelako.

Jakin badakigu zuek, Edukalboan komunitateko irakasleek, kontatu diguzuelako.

Kalitatezko hezkuntza-materiala sortzea erronka bat da berez, are gehiago lankidetza-prozesu baten bidez egiten bada, hainbat eragile eta erakunderekin. Baina merezi duen erronka da. 2025-2026 ikasturtean, lehen hezkuntzako bigarren ziklorako hezkuntza-proposamena sortzen hasiko gara. Proposamen berriak Ez gara jaitsiko!” hezkuntza-ibilbideari jarraipena emango dio. Eta zurekin egin nahi genuke.

Edukalboanetik gonbidatzen zaitugu:

  • Amazonia gara gure kanpainarekin bat egitera, hezkuntza-proposamenari ekarpenak eginez.
  • Gure erakundeak lantzen dituen problematikak ezagutzera, gai ekosozialetan trebatzera eta taldean lan egiteko diziplina anitzeko talde bateko kide izatera.
  • Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako, curriculumari lotutako ikasmaterial ekosoziala sortzera, eta material horren egiletza jaso.
  • Hezkuntza-proposamen ekosozial berria irakurtzen duen lehen taldearen parte izatera, eta iruzkinak egiten eta hobetzeko proposamenak egitera.
  • Hezkuntza-proposamena zure ikasgelan pilotatzera.

Goian aipatutako lerro horietan guztietan edo batzuetan parte hartzea gustatuko balitzaizu, idatzi educacion@alboan.org helbidera. 

Egin bat 

Partekatu