Skip to main content

Ospatu Liburuaren Eguna etxeko egongelatik

Ospatu Liburuaren Eguna

Liburuaren Eguna mundu osoan ospatzen da, irakurketa gure bizitzan zein garrantzitsua den gogorarazteko. Liburuek gogoa, arima eta irudimena elikatzen dituzte. Aurten, beste modu batean bizi beharko dugu Liburuaren Eguna. Gure hiri eta herrietako plazetan ez da azokarik egongo, baina hori ez da irakurtzeari uzteko aitzakia izango.

Izan ere, aurten inoiz baino denbora gehiago edukiko dugu familiartean irakurri eta kontakizunak partekatzeko. ALBOANek zuen ikasleei zera proposatzera animatu nahi zaituzte: bakoitzak bere istorioa sor dezala, familiarekin partekatzeko eta –zergatik ez–, baita zuen kideekin ere, bideokonferentzia baten bitartez.
 

Aprender riendo con el kamishibai

Horretarako, Kamishibai bidez, barrez ikastea gida aurkezten dizuegu. Kamishibai hitzak paperezko antzerki esan nahi du, eta barruan paperezko orrietan marrazki ederrak gordetzen dituen egurrezko kutxa bati ematen dio izena. 
Gaito kamishibaiyak ipuin-kontalari japoniarrak ziren, eta herriz herri joaten ziren bizikleta baten gainean. Bizikletan, gozokiz betetako egur-kutxa bat zeukaten. Herrira iristen zirenean, hyoshigiari eragiten zioten, soinuarekin herriko biztanleen arreta erakartzeko. 

 

Apurka-apurka, haurrak iristen ziren ipuina entzutera. Gaito kamishibaiyak egurrezko antzerkitxoaren hiru ateak irekitzen zituen orduan, eta bere istorioa kontatzen hasten zen.

Teatrillo

 

Gida honetan antzerkitxo bat egiteko eta istorioak asmatu ahal izateko argibideak aurkituko dituzue. Edo, nahiago baduzue, jarraian proposatutako istorioetako bat erabil dezakezue:

Has dadila emanaldia!

#NiEtxeanGeratzenNaiz