Skip to main content

Online topaketa: Covid-19 esperientziaren ikaskuntzak heziketaren testuinguruan

Diálogos en red

Arrupe Sevilla Zentroak gonbidapena luzatzen digu martxoaren 10ean, asteazkenean, egingo den topaketa birtualean parte hartzeko, eta, modu horretan, duela urtebete Covid 19ak sortutako osasun larrialdiaren hasieratik barneratu ditugun ikaskuntzak partekatu, heziketaren testuinguruan izan ditugun bizipenetatik ateratakoak.

Topaketan, hainbat testigantza izango ditugu, besteak beste, Roxana Rosales, SAFA Fundazioaren Dimentsio Sozialeko Koordinatzailea. Erakunde horren zeregina hezkuntza da eta Jesusen Lagundiaren esku utzi du heziketaren ardura. Fundazio hori EDUCSI Espainiako jesuiten ikastetxeen sareko partaidea da eta, halaber, JECSE sare europarrean parte hartzen du, baita Educate Magis hezitzaile jesuiten eta inaziotarren komunitate globalean ere. SAFAk ditu 20.000 ikasle inguru Andaluziako 28 ikastetxetan.

Gogoratu: martxoaren 10ean, 19:00etan: Covid-19 esperientziaren ikaskuntzak heziketaren testuinguruan. Etorkizunerako erronkak eta aukerak.
Partaideak:

  • Luisa Melero. Loiola Fundazioaren Dimentsio Sozialeko Koordinatzailea.
  • Roxana Rosales. SAFA Fundazioaren Dimentsio Sozialeko Koordinatzailea.
  • Pep Buades, SJ. SJMko Zuzendaria.
     

Elkarrizketari jarraitzeko esteka: https://youtu.be/EifbEc9R4lU

* #Dialogosenred proposamen telematikoa da, Espainiako Jesusen Lagundiaren Fe-Cultura-Justicia Ikastetxeen Sareak sortutakoa, pandemiak gure gizartean eta bizitzetan eragindakoari buruz hitz egiteko.

Partekatu