Skip to main content

Ongi etorri Edukalboan on-line komunitatera

Zuria

Edukalboan.org online komunitateak helburu bat du: hezkuntza formalaren eta gizarte- eta herri-hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatzen eta herritartasun globala eraikitzen lagundu nahi duten hezitzaileen lana erraztea.

Edukalboan-ek ibilbide luzea du egina, eta egun 7.000 lagunetik gora parte hartzen dute komunitatean.

Herritartasun kritiko eta parte-hartzailea sustatzeko ahaleginean, baliabide pedagogikoak eta ekintza-proposamenak prestatzen ditu komunitateak. Gaiak askotarikoak dira: besteak beste, kulturartekotasuna, migratzaileak eta errefuxiatuak, hezkidetza, ekologia eta ingurumena.

2019ko irailean, hezitzaile-komunitatearen web berria jarri genuen abian, eta bidaia berri honetan gure bidelagun izatera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hezkuntza formaleko ikastetxeetarako, materialak ikasgaien eta zikloen bidez antolatu dira. Gai-zerrenda ofizialetara egoki daitezke, edo hezkuntza-proposamen berria osatzeko.

Bestalde, hezkuntza ez-formala gogoan, eta elkarteetako eta denbora libreko hezitzaileen lana errazteko asmoz, jardueratan antolatuta aurkeztu da informazio guztia, eta erraz azaltzen da jarduera horiek nola eraman daitezkeen aurrera.

Pozten gaitu webgune berri honen bidez berriro harremanetan jartzea, modernoagoa eta dinamikoagoa delako eta elkarlanerako aukera handiagoak ematen dituelako. Ekintzarako hezkuntza-proposamenak ez ezik, informazioa eman nahi du, eta lanean eta elkarrekin ikasten jarraitzeko jarduera eta prestakuntza interesgarrien deialdiak egin; hain zuzen ere, horretarako jaio zen. Parte hartu nahi al duzu?