Skip to main content

Ni onartu, zu onartu, guztiok ondo hartu. Bilboko Jesuitak-Indautxu

Ni onartu, zu onartu, guztiok ondo hartu

Bilboko Nuestra Señora de Begoña (Jesuitak) ikastetxean honako hau izan dute goiburutzat ikasturtean zehar: “Ni onartu, zu onartu, guztiok ondo hartu”. Horren asmoa da emakumeei eta gizonei tradizioz ezarri zaizkien estereotipoak alde batera uztea. Martxoaren 8ko egunaren inguruan, Lehen Hezkuntzakoek “Marimoreak gara" abestia landu dute, eta beren marimore propioak egin dituzte ikastetxe guztiarentzat.

Bigarren Hezkuntzan, Emakume Ikerlarien eta Teknologoen Elkarteak egindako kanpaina landu dute: #nomoreMatildas. Hainbat ikasgai eta ekintzaren bidez, emakume zientzialarien, ikerlarien eta pentsalarien historiak ezagutu dituzte; izan ere, gizarteak agian ezagutzen ez dituen arren, emakume erreferenteak izan daitezke gazteentzat.