Skip to main content

Nafarroako Elkartasun Eskolak 2018-2019

Nafarroako Elkartasun Eskolak 2018-2019

Elkartasun Eskolak Nafarroako ikastetxe guztientzat irekia den programa da. Duela 10 urte sortu zen ikastetxeetako irakasleen lana aintzat hartu, balioetsi, eta prestakuntza eskaintzeko helburuarekin, Hiritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen inguruan geletan garatzen diren ekimenak direla-eta.

Eskola Solidarioak programaren xedea Nafarroako irakasleei Herritartasun Globalaren ikuspuntuko Heziketa eta Garapenerako Hezkuntzan prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea da. Ondorioz, ikuspegi horrekin erlazionatutako gaiak gelan landu ahal dituzte irakasleek beren ikasleekin eta, horrela, ikasleek munduko desberdintasunak, beren zergatiak eta ondorioak aintzat har ditzakete.

Ekimen hau garatzen ari da Nafarroako GGKEen Koordinakundearen eta Nafarroako Gobernuko Lankidetza Zerbitzu eta Hezkuntza Sailaren elkarlanari esker.

ALBOANek ikasturte honetan aurkezten duen proposamena proiektu hau izango da: Mugetatik Haratago, eta lantzeko gaiak, ondoko hauek: migrazioa, babesa, harrera eta elkarbizitza. Urte honetan, gainera, begirada jarriko da bereziki emakume eta neskatoen egoeran.

mugetatik decorado

Parte hartuko duten ikastetxeek prestakuntza, maila guztietarako heziketa-baliabideak eta ekintzarako proposamenak izango dituzte. Horrez gain, lana burutzean, eragineko ekitaldia antolatuko litzateke ordezkari politikoekin. Joan den ikasturtean, 22 ikastetxek bat egin zuten ALBOANen proposamenarekin, eta ikasturte honetarako beste askok ere parte hartzea espero dugu.