Skip to main content

Munduko Txokoa: hezkuntza eta gizarte eko-aldaketa

Munduko Txokoa: hezkuntza eta gizarte eko-aldaketa

Zer egin behar da gure gazteak gizartea eraldatzeko engaia daitezen? Nola lor dezakegu behar dugun premiazko aldaketa ekosoziala? Zer-nolako ekarpena egin dezakete eskolek?

Rafael Díaz Salazar, Educación y cambio ecosocial izeneko bere liburuaz hitz egitera etorriko da. Harekin hizketan jardun nahi baduzu, parte har ezazu Munduko Txokoaren hurrengo jardueran: “Educación y cambio ecosocial”. Urtarrilaren 19an izango da, 19:00etan, Arrupe Etxean (Aita Lojendio 2, Bilbo). Zain izango gaituzu Arrupe Etxeko erabilera askotarako gelan (Aita Lojendio 2, Bilbo).

Honako hau Rafael Díaz Salazarrek eman dituen hitzaldi ugarietako beste bat da.