Skip to main content

Mugetatik Haratago Nafarroan

Mugetatik Haratago Nafarroa

Migratzaileen eta errefuxiatuen errealitateak kezkatzen eta hunkitzen gaitu, eta aldaketen protagonista izatera deitzen digu, guztiontzat aberasgarria izango den harrera zintzo batean parte hartzeko. ALBOANen, irakasle motibatu eta aktiboek ikastetxeetan egindako lana sustatzen dugu, diskriminazioaren aurka eta Nafarroa abegitsu baten alde.

Joan den 2019-2020 ikasturtea oso berezia izan zen. Martxoaren eta maiatzaren artean, konfinamendua bizitzea egokitu zitzaigun eta ikastetxeen kasuan, aurrez aurreko arreta ikasturte amaierara arte atzeratu zen. Zailtasunak zailtasun, baiezta dezakegu Más allá de las fronteras-Mugetatik haratago hezkuntza-proposamena arrakastatsua izan zela: 37 ikastetxek baino gehiagok hartu zuten parte proposatutako jardueraren batean, eta 255etik gora irakaslek landu zuten beren ikasleekin.


Hona hemen bideo bat, hainbat eta hainbat hezitzailek egindako ahaleginaren oroigarri. Ikasturte berri honetan ere ildo beretik lanean jarraitzera animatzen zaituztegu.

Jarri harremanetan ALBOANekin: educacion@alboan.org