Skip to main content

Mugetatik haratago - Más allá de las fronteras, 3. edizioa: 2019-2020

Mugetatik haratago - Más allá de las fronteras, 3. edizioa: 2019-2020

Mugetatik haratago-Más allá de las fronteras hezkuntza-proposamena bat da, eta asmoa du hezkuntza-komunitateari hurbiltzea beren etxeak nahitaez utzi behar izanda gure ingurunera iristen diren pertsonen errealitatea. ALBOANek eta Loiolako Santutegiak sustatutako ekimena da, Ellakuria fundazioarekin, Loiolaetxearekin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan.

Paso a paso Edukalboan

Migratzaileen eta errefuxiatuen egoerarekiko hezkuntza-komunitatearen konpromisoa sustatzeaz gain, proposamenaren xedea irakasleei babesa ematea eta kulturarteko heziketan gaitzea da, gizarte abegitsua eta inklusiboa eraikitzeko beharrezkoak diren balioak sustatu ahal izan ditzaten. Baina, beharbada, Mugetatik haratago proposamenaren jarduerarik deigarriena eta berritzaileena Loiolako santutegian egingo den 3 eguneko egonaldia izango da. Egonaldi horretan, DBHko 2. eta 3. mailako ikasleek migrazio-prozesu bateko etapa desberdinetan migratzailea edo iheslaria izateak zer suposatzen duen jakingo dute beren bizipenaz. Etapa horiek dira: derrigorrezko lekualdaketa, trantsitua, mugak eta harrera-herrialdera iristea.

2017-2018 ikasturtean hasi genuenetik, Loiolako esperientziak 24 ikastetxetako 2.262 ikasle eta 120tik gora irakasle jaso ditu, Euskadikoak eta Nafarroakoak, nagusiki. Halaber, proposamena egokitu egin dugu gazte-taldeentzat, asteburuetarako.

Mugetatik 2019 Edukalboan

ALBOANeko zuzendari Mª Mar Magallonen hitzetan, proposamenaren asmoa da “interpelatzen, kuestionatzen eta pixka bat gelditzera behartzen gaituen errealitate mingarri bati erantzuna ematen saiatzea. Errealitate hori ikusi, ulermenetik eta bihotzetik pasa eta esku hartu, eta ez soilik tokian egiten dugun ekintza humanitarioan, errefuxiatuak eta migratzaileak ulertzeko modua aldatzean eta hiritarrak inplikatzean ere bai, egoera horri justiziaren klabean erantzuteko”. Proposamenari buruzko informazio gehiago jasotzeko, jarri gurekin harremanetan: educacion@alboan.org edo 94 4151135 telefono-zenbakira deituta. Jaitsi 2019-2020 ikasturterako liburuxka >

Material a descargar
MUGETATIK-HARANTZAGO_2019_v5_eusk.pdf