Skip to main content

Mobile Film Challenge 2017: zure mugikorrak ezkutatzen duena

Mobile Film Challenge 2017

Abenduak 2an  Donostiako Aquariumean Mobile Film Challenge 2017: zure mugikorrak ezkutatzen duena lehiaketaren sariketa ospatu zen, ALBOAN Fundazioak, Ikastolen Elkarteak, Deusto Campus-ek eta Jesuitak Donosti ikastetxeak antolatutako ekimena. 60 segundoko 65 bideo aurkeztu ziren lehiaketan, honako gaien inguruan: gatazka mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak; emakumearen papera testuinguru hauetan, euren borroka eta proposamenak; gazteen mundua eta teknologiaren erabilera arduratsua; eta hondakin elektronikoak, birziklapena  eta ingurumena. https://www.youtube.com/watch?time_continue=8&v=4scKEQ94eHM Entrada evento 14 eta 25 urte bitarteko adina duten gazteek ekoiztutako bideoak garapenerako lankidetza, hezkuntza eta ikus entzunezko produkzioetan aditu diren pertsonez osatutako epaimahai batek  aztertu ditu, honako irizpideak jarraituz: bideoaren kalitate teknikoa, gidoiaren argitasuna, proposamenaren originaltasun eta balio artistikoa, gaia jorratzeko aberastasun eta sakontasuna, eta sentsibilizatu eta mobilizazioa sortzeko duten eraginkortasuna. Epaimahaiaren puntuazioan enpatea egon den kasuetan, bideoek jasotako “like” kopurua izan da finalistak edota irabazleak aukeratzeko irizpidea. Sariketan 10 bideo finalistak proiektatatu eta irabazleak eman ziren ezagutzera. Horretaz gain Synergie des femmes contre les violences sexuelles erakundeko kidea den Gentille Kaviraren testigantza entzuteko aukera izan genuen, Kongoko Errepublika Demokratikoan ALBOANek zuzenean lankide duen erakundea hain zuzen. Ekintzaren aurkezpena  ALBONeko Alicia Alemán eta Aneguria euskal rap abeslari ezagunaren esku egon zen. entrega premios Mobile Film Challenge 2017ko bi bideo irabazleak hauek dira:

  • Cambio de Móvil bideoa, Donostiako Summa Aldapeta ikastetxeko Jon Gómez, Mikel Peláez eta Ignacio Muñoz ikasleek ekoiztua.

https://www.youtube.com/watch?v=sd2rOJtfnso&feature=youtu.be

https://youtu.be/MGZkmydnsvg Talde irabazle bakoitzak ekimen sozialetara bideratzeko 400€ jaso ditu sari moduan. Mobile Film Challenge ALBOAN-en Gatazkarik Gabeko Teknologia Kanpainaren barruan kokatzen den ekimena da. Kanpainaren asmoa mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutzera ematea da, eta horrekin batera eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko.

Partekatu