Skip to main content

Mintegia: Eskola eta Kurlturartekotasuna: Esperientziak esanguratsuak

Mintegia: Eskola eta Kurlturartekotasuna: Esperientziak esanguratsuak

Momentu honetan, beharbada inoiz baino gehiago, argi dago Europako XXI. mendeko gizarteak bere etorkizunerako erronkarik garrantzitsuenetariko bati aurre egin behar diola: gero eta handiagoa den kultura-aniztasuna ondo kudeatzea. Beharrezkoa da, orduan, hezkuntza formalaren zein ez formalaren politiken errebisio kritikoa egitea, bai kurrikulum bera ere, hezkuntza bidezkoagoa, integratzaileagoa eta ez arrazista bultzatzeko. Mintegi honen bitartez, hezkuntza formalaren eremuan garatzen ari diren esperientzia esanguratsu batzuk ezagutzeko aukera izango duzu. Hezkuntza inklusiboa ardatza bezala hartuz, esperientzia hauek beraien testuinguruan dagoen aniztasunari erantzuna ematen ari dira. Urtarrilaren 21ean, 9.30-14.30. Arrupe Etxeko ekitaldi aretoan (Aita Lojendio, 2, Bilbo).

PROGRAMA

9.30-10.00→ Dokumentazioaren esku ematea eta aurkezpena.

10.00-12.00→ Hitzaldia: Kultur arteko eskolaren erronkak XXI. mendeko gizarterako (Xavier Besalú).

12.00-12.30→ Etenaldia eta kafea (Catering).

12.30-14.30→ Mahai ingurua: Esperientzia esanguratsuak kultur arteko hezkuntzan: IZEN-EMATEA: Hurrengo estekan, formularioa betetzen: https://alboan.civi-go.net/civicrm/event/info?reset=1&id=6 PLAZA MUGATUAK! ikastetxea-eta-kulturarteko

Partekatu