Material berria eskuragarri ARIMA DUTEN ESKOLAK
Dagoeneko eskuragarri dago Arima duten eskolen gida didaktikoa; bertan, ikasleen konpetentzia sozialak, emozionalak eta kognitiboak garatzeko jarduerak daude. Gida hau Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren Aldeko Mugimenduaren III. Topaketan partekatutako tresna eta baliabideetako bat da. Topaketa aurtengo martxoan egin genuen, eta protagonismo berezia eman genion ikasleen dimentsio sozioemozionalari, funtsezkoa baita herritartasun eraldatzailea eta globala eraikitzeko.
Zertarako erabili ahal izango duzu tresna?
- Ikasgelan bizikidetzarako eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko klima sortzeko.
- Erabateko errespetua eta arreta lantzeko.
- Ikasleekiko konfiantza-giroa sortzeko.
- Ikasle eta irakasleen arteko loturak sendotzeko.
- Ikasteko oinarri gisa interakzioak sustatzeko.
- Irakaskuntzan eta ikaskuntzan dimentsio emozionala kontuan izateko.
Zer aurkituko duzu gidan?
Topaketan egindako bidaiaren arabera antolatutako jarduerei buruzko hainbat fitxa: "Lasaitu, Bideratu, Ulertu eta Jardun". Fitxa horietan, dinamiken helburuak eta haiek gauzatzeko denbora, materialak eta urratsak zehazten dira. Gida euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz dago.
Erabil ezazu!