Skip to main content

Kurtsoa bukatzear!

Kurtsoa bukatzear

Kurtsoa bukatzear dago, eta oporrak hartu baino lehen zuen lana eskertu nahi dizuegu zinez. Asko zarete aurten ALBOANeko hezkuntza prozesuetan parte hartu duzuen hezitzaileak.  Hezkidetza, kulturartekotasuna eta partaidetzari buruzko trebakuntza saioak, jardunaldiak, topaketak eta abarrekoetan aritu gara elkarrekin. Ikasleekin, gazteekin lantzeko proposamen berriak ere amestu ditugu… Baina. Batez ere, zuen alboan ikasi eta hezi egin gara. Horregatik azken esfortzua eskatu nahi dizuegu, eta 3 minututan honako ebaluaketa betetzea nahi dugu ALBOANetik lana hobetzen jarrai dezagun. Galdetegia berehala bete ahal da ondorengo estekaren:

Bide batez, egunotan datorren kurtsoan planifikatzen duzuela, hainbat proposamen aurreratu nahi dizuegu. Erantsitako foiletoan, ondorengoa aurkitu ahal duzue: • Ikastetxeetan kulturartekotasuna eta migrazioak lantzeko erakusketa berriak. • Hezkuntza ez-formaleko talde batentzako Mugetatik Haratago esperientzian parte hartzeko gonbidapena • Zuen ikasgeleetan hezkidetza sar dadin jarduerak egiteko informazioa. Zalantzan egonez gero, edo aholku gehiago nahi baduzue, jo ezazue, mesedez, honengana: educacion@alboan.org . Opor onak izan!