Skip to main content

Kulturartekotasuna Mintegia: Mugetatik harantzago

Kulturartekotasuna Mintegia

ALBOANetik lanak kulturarteko ikuspegitik eskaintzen dizkigun aukerak balioetsi nahi ditugu, eta horretarako, nazioarteko mintegi bat antolatu dugu Europako eta Latinoamerikako ezaguerak eta bizipenak partekatu ahal izateko; lankidetza ulertzeko modu berri batean oinarrituko gara, eta bertan, bideak eta ezaguerak joan-etorrikoak izango dira, elkarrekintzan oinarrituko dira. Horretarako, kulturarteko hezkuntzan, hezkuntzaren berrikuntzako esperientzia praktikoetan, herri-hezkuntzan, lankidetza-lanean eta proiektu bidezko lanean adituak diren pertsonak izango ditugu, baita kulturartekotasuna azterketa-eremu zabalagoan kokatzea ahalbidetuko diguten hausnarketak ere. Lekua: Arrupe Etxeko ekitaldi-aretoan (Aita Lojendio 2, Bilbo) Egunak: 2016ko maiatzaren 4an eta 5ean Izena eman: Honako esteka honetan aurretiaz eta doan izena eman ahal izango duzu: http://edukalboan.alboan.org/seminario-interculturalidad/eu-inscripcion. Arratsaldez egiten diren tailerren kasuan, lehentasun-ordenaren arabera aukeratuko dira, eta pertsona bakoitzari horietako bi tokatuko zaizkio, libre dauden lekuen eta inskripzio-ordenaren arabera. Plaza mugatuak  Mintegiko programa ikus dezakezu hemen.TARJETA_PROGRAMA_ALBOAN_eusk-02 copia

Partekatu