Skip to main content

Konta iezadazu ipuin bat

Konta iezadazu ipuin bat

Bukatu da ikasturtea, eta EDUKALBOANek oporraldi zoriontsua opa dizue. Aitzakia horrekin, bide batez, Haur Hezkuntzako profesionalek ondotxo ezagutzen duten baliabide didaktiko bat gomendatu nahi dizuegu, adin jakin batetik aurrera ahaztu edo jolas-esparrutik baztertu ohi baitugu: ipuina. Haur-literaturak munduaren ikuskera eraikitzen laguntzen die neska-mutikoei. Irudien bitartez, gu bizi garen eta bizi nahiko genukeen mundua erakuts diezaiekegu modu atseginean, heziketa eta entretenimendua uztartuz. ALBOANeko kideok badakigu ipuina baliabide oso garrantzitsua izan daitekeela mundu bidezkoago baten aldeko hezkuntzan. Horregatik, aspalditik, gure interesekoak diren arloak lantzeko ipuinak osatzen ditugu. Haur Hezkuntzarako, Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna (Geure munduko protagonista gara) proposamenaren barruan, honako hiru liburu hauek ditugu:

Bai hemen EU

Hiru istorio horiekin, aniztasunaren, tolerantziaren eta besteenganako errespetuaren garrantzia lan ditzakegu 6 urtera bitarteko haurrekin. Hori ez da proposamen bakarra, ordea. Duela hilabete batzuk, Gaito Kamishibaya kaleko ipuin-kontalariari buruz hitz egin genizuen: Kamishibaya bizikletaz ibiltzen zen batetik bestera, eta hyoshigia jotzen zuen inguruko herrixketako umeak erakartzeko eta haiei ipuinak kontatzeko. Bada, urruneko Japoniatik ekarritako ipuin-formatu horretan oinarrituta dauden 3 istorio aurkezten dizkizuegu, 6 eta 8 urte arteko haurrekin taldean irakurtzeko (Lehen Hezkuntzako aurreneko zikloa). Istorio hauen bidez, baterako hezkuntzarekin, gatazken kudeaketarekin eta kulturartekotasunarekin lotutako gaiak jorra ditzakegu.

Kamishibai EU

Argibide gehiago behar baduzu: educacion@alboan.org .