Skip to main content

Kamishibai, ipuin bat baino askoz gehiago

Kamishibai

Gaito Kamishibaya, kale-ipuingilea, gozokiz eta opiltxoz betetako egurrezko kutxa bat lotuta zeraman bizikleta baten gainean zihoan. Gertuko herriren batera heltzen zenean, uzten zuen bizikleta eta bere "hyosshigia", hiriko biztanleen arreta deitzeko egurrezko tresna jotzen zuen. Inguruko neska-mutilak Gaito Kamishibayaren ondean esertzera hurbiltzen ziren eta, bertan, urduritasunezko eta ikusminezko barretxoen artean, ipuin baten narrazioaren zain geratzen ziren. Gaitok egurrezko antzokitxoa osatzen zuten hiru ate jartzen zituen eta istorioa kontatzen hasi zen… Aurkezten dizuegu "Kamishibai bidez, barrez ikastea" gida didaktikoa. Gida hau tresna didaktikoa da bidez zeure istorioa bururatzeko eta Kamishibaiak lantzeko eta sortzeko jarduerak ere proposatzen ditu.

Partekatu