Justizia ekosozialeraren hezkuntza. III. Edizioa
online ikastaroa
Irakasleei eta hezkuntza-eragileei zuzendutako online prestakuntza-gunea. Krisi ekosozialaren arrazoiak jorratuko ditugu, Amazonian arreta jarrita, eta, batez ere, ikuspegi ekosozialarekin programatzeko eta ikaskuntza egoerak lantzeko alderdi praktikoak landuko ditugu.
Prestakuntzak ordubeteko 4 saio izango ditu, 2026ko otsaileko ostegun guztietan, 17:30etik 18:30era, Zoom bidez. Aurreko saio bat izango da, urtarrilaren 29an, osteguna, emakumeei bakarrik zuzendua.
Saioak webinar formatuan izango dira. Webinarren grabazioetara, aurkezpenetara eta informazio osagarrira ikastaroko Moodle plataforman izena emanda dauden pertsonak sartu ahal izango dira. Webinar saioak gaztelaniaz izango dira.
Saioak honako hauek dira:
- 0 saioa (emakumeentzat) / Urtarrilaren 29an, osteguna. Justizia ekosoziala eta inpostoraren sindromea irakasleengan.
- 1. saioa / Otsailak 05, osteguna. Hezkuntza ekosozialaren erronkak eta proposamenak Amazoniatik. Alboanen Defendatzaileen Sarea eta Fe y Alegriaren Ekologia Integraleko iniziatiba.
- 2. saioa / Otsailak 12, osteguna. Ikuspegi konpetentzial eta ekosozialarekin programatzea. FUHEM.
- 3. saioa / Otsailak 19, osteguna. Ikaskuntza ekosozialeko egoerak lantzea. FUHEM.
- 4. saioa / Otsailak 26, osteguna. LHrako Amazoniari lotutako ikas-egoera ekosozialen tailerra. FUHEM.