Skip to main content

Jolas ezazu EDUKALBOANekin

Jolas ezazu Edukalboanekin

Edukalboanen baditugu material berriak Beste Mundu Posible Baten alde lan egiten jarraitzeko, modu ludiko eta dibertigarriaren bidez. Aurten, Print & Play formatuko 2 joko sortu dugu; horrela, etxetik bertatik jaitsi eta jolastu dezakezue, familia eta lagunekin.
 

Gota Carlota

Txikientzat: Samantha tanta. Joko hau antzara-jokoaren antzekoa da. Taulan zehar ibiliz eta jokoarekin batera doan ipuina irakurriz, Samantha Tanta eta bere kuadrilla ezagutuko ditugu: Fermintxo, Uma, Raounda eta Jairo, eta bere GJH-2030 misioan lagunduko diegu. Xedea da GJH Garapen Jasangarrirako Helburuen arteko 6 zenbakiduna betetzea, 2030. urtean Lurra Planetaren pertsona guztiek ura eta saneamendua izan ditzaten.
 

Trivial TLC

 

Familia guztiarentzat: Gatazkarik Gabeko Trivial deiturikoa. Trivial Pursuit mahai-joko ezagunaren bertsioa da, Gatazkarik Gabeko Tekonologiaren aldeko kanpainara egokitutakoa. Bertan, zenbait galdera eta erantzun topatuko dituzue, gure mugikorrek egiten dituzten bidaiekin erlazionatutakoak: mugikorrak osatzen dituzten mineralak erauzten direnetik zabor elektronikoetara botatzen diren momentura.
 


                                                                Partida has dadila!


Horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, edo bestelako materialak, idatz iezaguzu hona:
educacion@alboan.org