Skip to main content

Jardunaldia Ikasketa-zerbitzua: La Participación como Herramienta Educativa

Jardunaldia  Ikasketa-zerbitzua

Jolas eta Ekinek irudikatzen duen eskola motak munduaren irakurketa kritikoa egiteko, bizitzaren arlo ezberdinetan eta egoeretan moldatzen jakiteko eta balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean berrikuntzarako tresnak eman behar dizkie pertsonei. Jolas eta Ekin Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoaz baliatzen da. Metodologia honen bidez inguru hurbilean egindako proiektu solidario bat egiten dugun bitartean ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen eta edukiak ikasten ditugu, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartuz. Metodologia hau zabaltzeko eta hobeto ezagutzeko IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa Jardunaldia antolatu dugu Berritzegunearekin batera. Hau azaroren 6an Donostiko San Telmo Museoan izango da eta bertan Roser Batlle, pedagogoa, I+ZSaren aditua eta Estatuko Ikasketa-Zerbitzu Sarearen Presidentea (aprendizajeservicio.net - roserbatlle.net), Ana Extramiana, Berritzeguneko I+ZSko aholkulari aditua, eta Euskadi mailako ikastetxeen esperientziak egongo dira: Toki-Alai BHI (Irun), The English School (Donostia) eta San Viator Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz) Izen ematea > Egitaraua osoa >