Skip to main content

JARDUNALDIA: Eskolaren eginkizuna etorkinen harreran

Elkarrekin pentsatzeko eta hausnartzeko gunea

Más allá de las fronteras
JARDUNALDIA: Eskolaren eginkizuna etorkinen harreran

IZENA EMAN!!! Maiatzaren 21ean, asteartea, goizez, Iruñean. PERTSONA MIGRATZAILEEN HARRERAN “eskolak” (adiera zabalenean) duen zereginari buruz elkarrekin hausnartzeko jardunaldia.
Ez gara bakarrik geratuko ikasleen harreran, baizik eta gogoeta zabalduko dugu, eskolatik familiei gizarteratze prozesuaren alderdi guztietan eman dakiekeen laguntzara.

Proposatzen dugu ahots desberdinak entzutea, egiten ari diren esperientziak entzutea, eta gogoeta bateraturako gune bat sortzea, harreraren eta inklusioaren bide horretan zer laguntzen duen pentsatzen dugunari buruz, eta hori zailtzen duenari buruz.

CARLOTA MOMOBELA pedagogoak parte hartuko du. Pedagogo horrek arrazismoari eta eskolako estereotipoei buruz duen esperientziaz hitz egingo digu; familien ikuspegia LOTURAK proiektuaren bidez; KARIBU ZERBITZUA bezalako erakundeek egindako proposamenak; hezkuntza-komunitateak egindako harrera-proiektu baten proposamena; eta ikasgeletatik kultura arteko herritartasun hori sortzeko eta sustatzeko hain beharrezkoa den lana.

Zer premia identifikatzen ditugu hobeto egiteko, erakundeetatik, ikastetxeetako zuzendaritzetatik, hezkuntza-komunitatetik zentzu zabalenean eta hurbil ditugun erakundeetatik?

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu aurrera egiten jarraitzeak kezkatzen zaituzten pertsona, talde eta erakunde guztiak, gure gizartean bizi diren pertsona guztien partaidetza erraztuz: zuzendaritza-taldeak, irakasleak, elkarteak, erakundeak…

Honekin batera doazkizue jardunaldiaren egitarua eta izena emateko formularioa.

Egitaraua

IZENA EMAN

* Jardunaldia gaztelaniaz izango da.

Material a descargar
JardunaldiaEgitaraua.pdf

Recursos relacionados