Skip to main content

Inequality webquest 2020, berdintasunean hazi

Inequality Webquest 2020

Errealitate areagotuko teknologia erabiltzen duen talde-lehiaketa bat da, IKTak eta mugikortasuna modu ludikoan eta dibertigarrian uztartzen dituen ginkana bat. Ahalik eta denbora laburrenean proba sorta bat ongi ebaztea da helburua; horretarako, telefono mugikorrak erabiliko dira

Edizio honen gaia genero-desberdinkeriak dira, eta 12 eta 25 urte arteko neska-mutilentzat antolatu da. Barakaldon egingo da, datorren ikasturtean (2020/21), Barakaldoko Giltzarri hezkuntza-aisialdiko eta partaidetzako zerbitzuarekin batera. 


Irailetik aurrera, s.gonzalez@alboan.org helbidera idatz dezakezu informazioa eskatzeko edo Edukalboan e-buletinean izena emateko, proposamen honekin lotutako guztiaren berri jaso nahi baduzu. Orduan jakinaraziko dizkizugu, halaber, izena emateko datak eta zer egunetan egingo den webquesta.