Skip to main content

Ikaszabaltzen online Jardunaldiak: Lanbide Heziketa eta Ekonomia Solidarioa

Ikaszabaltzen online Jardunaldiak

Azaroaren 23an eta 24an, Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako online jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Prestakuntza-proposamenaren zeharkako bi ardatz landuko ditugu bereziki: generoko eta ingurumeneko ikuspegia

Alboanen ziur gaude badirela ekonomia egiteko beste modu eraginkor batzuk, bizitza erdigunean jartzen dutenak, etekin handienaren ordez. Dagoeneko badira bestelako ekonomia bat egiten ari diren enpresa eta kooperatiben ereduak. Ez da utopia bat, enplegua eta onura ekonomiko eta sozialak dakartzan aukera erreal eta jasangarri bat da. 

Saioak:

  • Azaroak 23, 16.00-19.00: generoa eta ingurumen-jasangarritasuna Lanbide Heziketan.
  • Azaroak 24, 16.00-19.00: ekonomia gizatiarrago eta iraunkorrago batean heztea Lanbide Heziketan.
Eman izena

Bigarren saioan, Egibide, Fe eta Alegria-El Salvador, Peñascal Kooperatiba, REAS Euskadi eta Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin batera egin dugun Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko hezkuntza-proposamena aurkeztuko dugu.

Eman izena >

Argibide gehiago behar baduzu jar zaitezke harremanetan: educacion@alboan.org.
 

Material a descargar
LH ta Ekonomia Solidarioa.pdf
Lanbide Heziketa (1.17 MB)