Skip to main content

Ikaszabaltzen material hezigarria: Ekonomia Solidarioa Lanbide Heziketan

Ikaszabaltzem materiala

Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten bitartez, Lanbide Heziketarako Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko material hezigarriak diseinatzen gabiltza Egibide, Somorrostro, Peñascal eta Fe y Alegría El Salvador erakundeetako zenbait irakasle, ALBOAN eta REAS Euskadirekin batera.

Irakasleek, ikasgaiaren berezko edukiak lantzearekin batera, gai horiek txertatzeko material erraza eduki ahal izatea da helburua. 

Enpresa eta ekimen sortzailea ikasgairako pentsatu da materiala, eta bi liburutxo izango ditu: bata irakasleentzat, eta bertan bilduko dira Ekonomia Sozial eta Solidarioaren gaineko gako teoriko batzuk eta glosarioa; eta bestea ariketen koadernoa izango da.

Enpresa-planaren garapena baliatuz, enpresa bat martxan jartzeko egin behar diren urratsen bitartez egituratu da ariketen koadernoa. Urrats bakoitzerako, bizpahiru ariketa planteatzen dira.

Materiala 2020ko abendurako prest egongo da, bai euskaraz bai gaztelaniaz; noiz argitaratuko den jakin nahi baduzu, jarraitu iezaguzu www.edukalboan.org webgunean edo idatzi educacion@alboan.org helbidera.