Ikastetxe ekosozial bezala aitortzen zaituen zigilu bat izan nahi duzu?
Edukalboan "Vínculo Ecosocial" ekimenaren parte da. Gune kooperatibo horretan estatu mailako hainbat erakundek parte hartzen dugu, FUHEM erakundearen lidergotzapean. Bertan, hezkuntza ekosoziala bultzatzeko ideiak eta ekintzak partekatu eta eraikitzen ditugu, proposamen eta proiektu zehatzekin, paradigma ekosoziala hezkuntza lanaren azken zehaztasun mailetara irits dadin.
Proiektu zehatz horietako bat Ikastetxe Ekosozialaren Zigilua da, eta hauek eskaintzen ditu:
- Ikastetxeak hezkuntza ekosozialean egindako lanaren ziurtagiri publikoa.
- Ikaskuntza partekatuko sare baten zati izateko aukera.
- Ikastetxea hobetzeko plan bat lantzea.
- Prozesu osoan zehar zentro bakoitzaren errealitatera egokitutako laguntza.
FUHEMek izena emateko aukera jarri du abian, interesa duten eta beren prozesua beka baten bidez gauzatzeko aukera izan nahi duten zentroentzat, zentroarentzat kosturik gabe.
Edukalboan komunitatea animatu nahi dugu “Zigilu Ekosoziala” ezagutzera eta, behar diren irizpideak betetzen dituzten ikastetxeak prozesuan izena ematera gonbidatzen ditugu. Informazio guztia hemen dago eskuragarri.
Halaber, gonbita egiten diegu hezkuntza ekosozialean interesa duten pertsona guztiei Vínculo Ecosocial taldeko newslettera harpidetzeko, gune horretatik sortzen diren proposamen ekosozialei buruzko informazio eguneratua izateko.