Skip to main content

Hezkuntzaren bitartez… Beste mundu bat posiblea da: Hezkuntza Berrikuntza Pastoko San Francisco Javier ikastetxean

Hezkuntza Berrikuntza

Pepe Menéndez (Jesuites Educació), Eva Rodríguez (Jesuitak Durango) eta Ani Urretavizcayak (ALBOAN), joan den hilabetean, urrian, prestakuntza partekatu zuten, Kolonbian, Pastoko San Francisco Javier ikastetxeko irakasleekin, zuzendaritza taldearekin eta familiekin. Ikastetxea berrikuntza sakoneko prozesuan sartuta dago, eta, bertan, irakasleen prestakuntzak eta lanaren etengabeko berrikusketak lehentasuna daukate, hobekuntza lortzeko eta errealitatera egokitzeko asmoz. Astebete batean zehar, zergatiak eta helburuak aztergai, prestakuntza, eztabaidak, dinamika parte-hartzaileak eta hausnarketa partekatuak erabiliz, taldeak oso sakon egin zuen lana, hezkuntza proposamena aberasteko helburuaz.

talleres

Ikastetxe javerianotik kontatzen zigutenez: “Mahai-inguruak, bilerak, tailerrak eta hitzaldiak gaurko gizartean hezkuntza adierazgarriak dituen erronkak aztertzera bideratu ziren, baita proiektuetan oinarritutako metodologia, pedagogia eraginkorra, era askotako adimenak eta ebaluazioa analizatzera ere.”

ALBOANen hezkuntza eraldatzaileaz aritzen gara, azken finean hezkuntzaren xedea gizartea eraldatzea baita, hau da, ikasleak prestatzea herritartasun berria eta konprometitua, kritikoa eta eraginkorra eraikitzeko eta pertsona guztientzat bidezko munduaren alde lan egiteko. Herritartasun hori sortu nahi badugu, eraldatzeko gaitasunez, hezkuntza ere aldatu behar da metodologian, edukietan eta roletan. grupo al completo

Esperientzia hori, eta hezkuntza berrikuntzarako beste batzuk, ezagutu ahal izateko, webgune hau bisita dezakezu: Hezkuntza eraldatzailearen eta hiritartasun globalaren aldeko mugimendua. EDUKALBOAN Sarea bertako partaidea da.