Skip to main content

Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea 2016

Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea 2016

Aurten apirilaren 25etik 30era izango da Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA), "Eskolak babesa ematen dit, babes dezagun finantzaketa" lelopean. Hezkuntzak mundu osoko pertsonak babesteko duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, bai eta estatuek euren baliabideak hezkuntza finantzatzeko erabiltzeko dagoen beharra ere. Hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta kalitatezko bat bermatzea eta denok bizi osoan ikasteko aukera izan dezagun sustatzea 2030 baino lehen. Hori da Garapen Iraunkorrerako Helburuetako bat, munduko 193 liderrek sinatutakoa. Hezkuntzarako Eskubidea defendatzea beharrezkoa da oraindik; izan ere, 124 milioi haur baino gehiago ezin dira eskolara joan. Gure ardura da, herritar gisa, beharrezko hezkuntza hori bermatzeko mobilizatzea. Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina (HMK) munduko pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza eskuratzearen alde egiten duten erakundeen nazioarteko koalizio bat da. HMK-k urtero proposatzen du Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astean (HAMA) tarte berezi bat eskaintzea hezkuntzarako eskubidea bermatzearen alde lan egiteko. Hezkuntzak hainbat testuingurutan duen errealitateari buruz hausnartzen, ikertzen eta sakontzen dugu, eta hezkuntza-komunitatearen, komunikabideen, gizarte osoaren eta, batez ere, ordezkari politikoen arreta geureganatzeko lan egiten dugu, kontura daitezen beharrezkoa dela benetan eta eraginkorki gauzatzea eskubide hori, munduan guztiok kalitatezko hezkuntza izateko eskubidea, alegia. Aurten50 ikastetxe hartuko dute parte Nafarroan.

Aurten 50 ikastetxek hartuko dute parte Nafarroan. Irakasleei hezkuntza-baliabideak ematen dizkiegu hezkuntzak munduan duen errealitateari buruz egin behar duten hausnarketa-lanean laguntzeko. Maila guztietarako ariketak dituzten unitate didaktikoak ditugu, ikastetxe osoan landu ahal izan daitezen. Horrez gain, hainbat EKITALDI PUBLIKOAK antolatzen ditugu, gaiak eskolatik kalera ateratzeko. ERAGIN POLITIKOARI dagokionez, badakigu ez dugula HAMA-n eskatzen dugun moduan aurrekontuetan benetako aldaketak eragiteko gaitasun handirik, baina guretzat garrantzitsua da kanpainaren zentzua eta aldarrikapenak sakon ezagutaraztea. Hori dela eta, ordezkari politikoei dei egiten diegu aurretik bil daitezen. José Luis Mendoza Hezkuntza sailburuarekin bildu gara.         

Oraingoz, aurten, José Luis Mendoza Hezkuntza sailburuarekin bildu gara, eta Iruñeko ekitaldi publikoan parte hartuko duela baieztatu digu, eta datorren astean Gizarte Eskubideen Saileko ordezkariekin bilduko gara. HAMA honetarako, hiru ekitaldi publiko ari gara antolatzen:

  • Apirilaren 26an, Zizur Nagusian, herriko ikastetxeak plazan bilduko dira udaleko ordezkariekin.
  • Apirilaren 27an, Tuteran 9 ikastetxe hiriko kaleetara aterako dira euren eskaerak aldarrikatzeko, eta euren hausnarketak eta eskaerak aurkeztuko dizkiote alkateari, San Francisco Javier ikastetxean.
  • Maiatzaren 3an, Iruñean, ibilbide labur baten ondoren, ekitaldi nagusi bat egingo da Parlamentuan, eta ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte. Honako hauek bertaratuko dira: Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez, Hezkuntza sailburu José Luis Mendoza eta Gizarte Eskubideen sailburu Miguel Laparra.