Skip to main content

Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astea 2015 Nafarroan

Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astea 2015 Nafarroan

  Apirilaren 20tik 26ra bitartean, “Nik Hezkuntzaren aldeko botoa ematen dut, eta zuk?” lelopean, Nafarroak parte hartu du aurten ere Espainiako Hezkuntzaren Aldeko Nazioarteko Kanpainiaren aldeko ekintzetan. Guztira 50 ikastetxek parte hartu dute, hau da: 500 ikasle eta 10.000 irOndoren, Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astean egin diren ekintzen laburpena aurkezten dizuegu:

[caption id="attachment_317" align="alignleft" width="200"]SAME en Tudela HAMA Tuteran[/caption]   [caption id="attachment_316" align="alignleft" width="200"]Carolina Espinales Tuteran Carolina Espinales Tuteran[/caption] Apirilak 22an, asteazkenean, Tuteran hainbat ekintza egin ziren 2015eko HAMAn egindako lanari amaiera emateko. Tuterako, Castejoneko eta Cabanillaseko 11 ikastetxeren artean prestatu zituzten ekintza horiek.Goizeko 9:15ean elkartu ziren Anunciata ikastetxean. Ikastetxeko jolaslekuan elkartu ziren ikasle eta irakasleak, bai eta Tuterako beste ikastetxeetako ordezkariak ere. Horrez gain, alkatea eta hainbat zinegotzi izan ziren Tuterako Udalaren ordezkari gisa, eta herriko kultura arloko beste pertsona garrantzitsu batzuk.Egindako lanak eta kantuak aurkeztu ziren eta “enbaxadoreek” hezkuntzaren aldeko botoa eman zuten. Ekitaldia amaitzean, Plaza Berrirantz zuzendu ziren eta Tuterako kaleetan zehar ibili ziren. Plaza Berrian Tuterako ikasle gehiaho bildu ziren eta Hezkuntza eta Politika Sozialetako Kontseilariek hezkuntzaren alde hitz egin zuten., Nikaraguako Fe y Alegríako ordezkari den Carolina Espinalesek bere herrialdean HAMAaren inguruan egiten den lanari buruz mintzatu zen, Nikaraguako HEZKUNTZAREN ALDEKO BOTOAren alde lan egiten duten irakasleen izenean.
[caption id="attachment_320" align="alignleft" width="200"]Ribaforada SAME 2015 Ribaforadan, HAMA 2015[/caption] Ribaforadako Haur Eskolan Nafarroan Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astean aurrera eramandako ekintzetan parte hartu zuten. Apirilaren 22an egin zen azken ekintza euren ikastetxean. Egun horietan, ikasle eta irakasleak proposamenak egin zituzten eta leloa nabarmendu zuten, herritarrak sentsibilizatzeko guztiontzako hezkuntza eskubide eraginkorra lortzeko beharraz.
[caption id="attachment_321" align="aligncenter" width="200"]Colegio 2 de mayo 2 de mayo Ikastetxea[/caption] Castejon de Ebro: Dos de Mayo ikastetxeak 2010. urtean hartu zuen parte lehenengoz Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astean. Ordudanik, ez dute behin ere ez huts egin. Edizio honetan, Milurteko Helburuak lortzeko epea amaitzen zen urtea izanik, Castejonen ekintza bat antolatzeaz gain, Tuterako La Anunciada ikastetxean egindako ekintzetan parte hartu zuten.
[caption id="attachment_328" align="aligncenter" width="200"]Pamplona Iruñea[/caption] Iruñea: Apirilaren 23an, ostegunean, 6 ikastetxetako 400 pertsonak Udalaren Plazan bildu dira Hezkuntzaren aldeko botoa emateko. Alkatea, zenbait zinegotzi eta parlamentariz gain, elkarte ezberdinetako ordezkariak, Nafarroako GGKEen Koordinatzailea eta Nikaraguako Fe y Alegría ikastetxeko Carolina Espinales zuzendaria ere izan ziren han.
[caption id="attachment_331" align="alignleft" width="200"]Colegio San ignacio, SAME 2015 San Inazio Ikastetxea[/caption]     [caption id="attachment_330" align="alignleft" width="200"]Colegio San ignacio San Inazio Ikastetxea[/caption]   Iruñeako jesuiten San Inazio Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astea ekintza jendetsu batekin itxi zuen, non etapa guztietako 1.700 ikaslek eta ehun irakaslek baino gehiagok parte hartu zuten. HAMA osoan zehar, “Nik hezkuntzaren alde egiten dut” lelopean, kalitatezko hezkuntza unibertsalaren aldarrikapenera zuzendutako kurtso guztiek egindako ekintzei buruzko azalpena egin zen ikastetxeko polikiroldegian. Ekintza ALBOAN GGKEaren ordezkarien parte hartzearekin amaitu zuten.Ikastetxe honetan, ikasleak sentsibilizatzeko hainbat gai landu zituzten eta kurtso guztietan egin dira ekintzak, jolasak, kartelak, edo dokumental ezberdinak ikusi dituzte. Gainera, apirilaren 23an, ostegunean, BHIko 1. mailako ikasle eta irakasleek San Francisco plazako ekintza baten hartu zuten parte, non beren aldarrikapenak jendaurrean agertu zituzten.
[caption id="attachment_333" align="aligncenter" width="200"]Zizur SAME 2015 Zizir HAMA 2015[/caption] Zizur: Apirileko 24an, ostiralean, Zizurreko 4 ikastetxe Udaleko Plazan bildu ziren Camino de Santiago, Catalina de Foix, Erreniega eta ZIZUR-BHI ikastetxeko ikasleek egindako lanari amaiera emateko. Milurtekoko Garapenerako Helburuen inguruko lanak aurkeztu ziren, 2015 osteko Agendan hezkuntzari honek duen garrantzia emateko aldarrikatuz. Lehenagoko saio batean Hezkuntzaren Aldeko Nazioarteko Kanpaina eta Hezkuntzaren Aldeko Nazioarteko Ekintzen Astea aurkeztu zitzaien Udaleko ordezkariei.