Skip to main content

Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astea 2015 Euskadin

Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astea 2015 Euskadin

Ondoren, Euskadiko 2015eko HAMA-ren, Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza Astea, azterketa aurkeztuko dizuegu.  Guztira, 100 ikastetxe baino gehiago batu dira aurten Hezkuntzaren Mundu Kanpainara (HMK), “Nik Hezkuntzaren aldeko botoa ematen dut, eta zuk?” lelopean. Apirilaren 15ean, HAMA hasi baino astebete lehenago, Hezkuntzaren Mundu- Kanpainaren ordezkariak Hezkuntza Batzordearen aurrean mintzatu ziren, kanpainaren berri emateko eta esku-hartzea eta erakundeen babesa eskatzeko.  HAMA apirilaren 20aren eta 26aren bitartean izan zen. Ondoren, gogoratzea merezi duten gertaera batzuk aurkezten dizkizuegu:

[caption id="attachment_432" align="alignleft" width="200"]HAMA 2015 EHU-n HAMA 2015 EHU-n[/caption] Apirilak 21ean, asteartean, HAMA Euskal Herriko Unibertsitatera iritsi zen. EHU-ko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, FHZF,  Hezkuntza Eskubidearen aldeko X. Jardunaldietan, Hezkuntzaren Aldeko Mundu-kanpainia aurkezteko aukera izan genuen.
[caption id="attachment_433" align="alignleft" width="200"]Eibar Eibar[/caption] Eibar: Apirilaren 23an, Gazte Sarea  Hezkuntza Eskubidearen alde mobilizatu zen eta eskubide hau betetzeko beharra exijitu zuen. 700 ikaslek egin dute lan atzo Eibarko Untzaga Plazan ospatu zen Hezkuntzaren Aldeko Kanpainan. Bertan izan ziren hiriko politikariak, Aldatze eta Amaña ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, Garagunea eta berau antolatzen duten GKEetako ordezkariak ere.
[caption id="attachment_435" align="alignleft" width="200"]HAMA 2015 Gasteizen HAMA 2015 Gasteizen[/caption] Gasteiz: Apirilaren 24an, HAMA-ren ekitaldi nagusia ospatu zen Gasteizen. Lan egiten dugun ikastetxeetako haur eta gazteen ordezkariak berriro ere Hezkuntzaren alde bildu gara! Partehartzaileen artean, gure Sareko talde ezberdinak izan ziren: Bilboko Sagrado Corazon Ikastetxeko Bake-txokoa, Indautxuko Jesuitak eta Gasteizeko Egibide taldea.