Skip to main content

Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren Aldeko Mugimenduaren Lehen Topaketa

Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren Aldeko Mugimenduaren Lehen Topaketa

 

Azaroaren 4an, 5ean eta 6an, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduaren lehen topaketa egin zen Los Negralesen (Madril), AECID agentziaren babesarekin. Hiru egun horietan, “Ikastetxe Eraldatzaileen Ezaugarriak” dokumentuarekin lanean aritu ginen Herritartasun Globalerako Hezitzaileen Sareko (Oxfam Intermon), Redec - Hezitzaileen Sare Solidarioko (Entreculturas), EDUKALBOAN Hezitzaileen Elkartasunerako Sareko (ALBOAN) eta Ikastetxe Eraldatzaileen Transforma Sareko (InteRed) 80 kide baino gehiago. Horrez gain, denon artean hausnartu genuen ea zerk definitzen duen gizarte- eta mundu-eraldaketarekin konprometituta dagoen ikastetxe bat eta ea ikastetxe batek zer bide hartu behar dituen eraldatzaile izateko. Topaketan, gainera, Latinoamerikako Fe y Alegría Fundazioaren eta Portugalgo Gonzalo Silveira Fundazioarekin lan egin ahal izan genuen, bi fundazio horiek ere lanean baitihardute herritarrentzako hezkuntza-arloko irakasle-sare bat osatzeko.

encuentro-1

Bestalde, aukera izan genuen eztabaidatzeko, elkarri azaltzeko eta hausnartzeko ea gure eguneroko heziketa-lanean zer zailtasun, erronka eta lorpen izan ohi ditugun Herritartasun Globala ikastetxeetan txertatzeko, Giza Eskubideekin eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin konprometitutako bizimodu, irakaskuntza eta ikaskuntza gisa. Horrez gain, elkarrekin ospatu eta sentitu ahal izan genuen hezkuntza-sistema alda dezakegula gure konpromisoa eta errealitatea oinarri hartuta eta metodologia onena erabilita: laguntza, entzute aktiboa eta elkarrekiko ikaskuntza partekatua.

logo_eus_cabeza-300x110

Mugimendu horri buruz informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez gure webgunean: http://www.educaciontransformadoraglobal.org/?lang=eu

Edo Facebooken: Movimiento Educación Transformadora Global.