Skip to main content

Hezkidetzari buruzko ikastaroa amaitu da

Hezkidetzari buruzko ikastaroa amaitu da

  Ekainaren 14an ALBOANek antolatutako Hezkidatzari buruzko online ikastaroa bukatu zen. Izen-emate prozesua oso ondo joan zen eta jendearen interesa ikusita, epea eta plaza-kopurua handitu behar izan genituen. Azkenean 80 lagun inguru harpidetu ziren, Euskadi eta Guatemalako zenbait departamendutatik etorritakoak. 4 multzotan zehar feminismo eta hezkidetzarekin lotutako kontzeptu nagusiak landu ditugu. Azken hau, hezkuntza esparruekiko begirada kritiko moduan ulertzen dugu, ikastetxetan sortzen diren genero eta botere harremanak aztertzeko laguntzen gaituena. Ildo horretatik jarraituz, azken 2 multzoetan hezkidetza azterketarako tresna ez ezik, eskola eta geletako hezkuntza-praktikak hobetzeko proposamen konkretua dela ere ulertzen saiatu gara. Hau guztia lortzeko helburuarekin jarduera praktikoak zein mota guztietako baliabideak erabili ditugu, besteak beste: testu ezberdinen irakurketak, hezkuntzarako baliabide katalogoaren sorkuntza, bideoen ikusketak, hausnarketa indibiduala sortzeko ariketak, foroetan antolatutako elkarrizketak, etab. Momentu honetan ebaluaketa-prozesuan gaude eta aurretiko emaitzak diotenez ikasleak pozik daude kurtsoarekin. Horrexegatik bagaude prest laguntza bilatzeko eta edizio berri bat martxan jartzeko!! 

Ezagutu ALBOANeko Hezkidetzari buruzko proposamena.  

Partekatu