Skip to main content

Herritartasun globalerako hezkuntza krisi-garaian

Herritartasun globala

Ziurgabetasunez eta kezkaz betetako krisi global batean gaude, baina egunero lan egiten dugu gure haur eta gazteei hezkuntza onena eskaintzeko. Ez da erronka erraza, baina hemen gaude.

Covid 19ak eragindako krisiaren ondorioak gogor jo ditu hainbat eremu, eta hezkuntza ez da salbuespena. Bihotz-bihotezez indarra, adorea eta, batez ere, esker ona ematen dizuegu hezkuntza-lanarekin jarraitzeko egiten ari zareten ahaleginagatik,  zuek, irakasleok, familiok eta hezkuntza-komunitateok.

Gaur, inoiz baino gehiago, hezkuntzaren balioa ikusten dugu, baina ez nolanahikoa, tokian tokiko eta mundu mailako erronkei erantzungo dien kalitatezko hezkuntza zuzen eta inklusiboaz ari gara.

Krisi honen ondorioz, askoz nabariagoa da pertsona guztiok ezagutzak eta trebetasunak izan behar ditugula mundu konplexu honetan bizitzeko. Mundu konplexu horrek hainbat motatako desberdintasunei aurre egin behar die eta bizitzaren jasangarritasuna jokoan dago; hau da, herritartasun globala sustatzera bideratutako hezkuntza-ikuspegia behar dugu.
 

ciduadanía global

Alde horretatik, adin, kultura eta sinesmen desberdinetako pertsona guztiontzat ondorengoa beharrezkoa delakoan gaude:

  • Errealitatea modu kritikoan, arduratsuan eta konprometituan ulertzeko tresnak izatea.
  • Tokikoa, baita egunerokoa ere, hainbat errealitaterekin eta eskala desberdinetan nola lotzen den identifikatu eta azaldu ahal izatea.
  • Gizartearen errealitatearekin bat egitea, enpatia eta elkartasunetik.
  • Jabetzea zeinen garrantzitsua den zaintzea, besteak zaintzea eta etxe komuna zaintzea.
  • Herritartasun globalaren sentimendua eta identitatea partekatzen duten pertsona interkonektatuen talde baten parte direla sentitaraztea.
  • Aldaketa-eragileak izan daitezela, gizarte bidezkoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa eraikitzeko ekintzak gauzatzeko gai izatea

Laster helduko dira krisiaren inguruan ditugun bizipenak lurreratzeko uneak. Bitartean, hemen gaude, egunero lanean, ahalik eta hezkuntza onena eskaintzeko. Hemen gaude eta hemen egongo gara.

#HerritartasunGlobalaGara