Skip to main content

Herritarren partaidetza eta gizarte-aldaketa: Gazteak eta balioak

Herritarren partaidetza eta gizarte-aldaketa: Gazteak eta balioak

Datorren azaroaren 10an “Herritarren partaidetza eta gizarte-aldaketa” programa hasiko da. Deustobide-Herritartasun Eskolak pertsona eta profesional moduan prestatzeko gonbita luzatzen dizu, esperientzia oso eta diziplina arteko ikuspegitik. Esku artean duzun proposamenak gizarte mailan garrantzi handia duten gaiak biltzen ditu, herritartasuna, errealitatearen analisia, partaidetza arduratsua eta gizarte-aldaketa, besteak beste. Programa zuzenduta dago gizarte eta/edo eliz espazioetan inplikatuta dauden gazteei eta euren prestakuntzan eta herritar konpromisoan sakondu nahi dutenei. Deustobide -Herritartasun Eskolak ezagutzak jaso ez ezik, beste gazte batzuekin eztabaidatzeko aukera ere izango duzu gizarte arloko kezkez, egon daitezkeen irtenbideez, eta gizarte mailako ekimenak praktikan jarri ahal izango dituzu. Guk geure aldetik, lagundu egin nahi dizugu prestakuntza prozesu horretan. Herritartasun kontzeptuan sakontzeko eta kontzeptuaren funtsak ezagutzeko espazio bat da hau, herritarren partaidetzaren inguruan hausnartzeko eta gizarte bidezkoagoak eratzeko. Argibide gehiago: Izena emateko epea: urriaren 13tik, azaroaren 4ra.