Skip to main content

Haurrentzako marrazki-lehiaketa Iruñean. Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Haurrentzako marrazki-lehiaketa Iruñean. Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Maiatzaren 14an, larunbatean, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko da. Egun horretan, entitate eta erakundeok gure hirietako kaleetara aterako gara, pertsonen eskubideekin eta ingurumenarekin arduratsuagoak eta adeitsuagoak diren beste kontsumo-modu batzuk ikusarazteko eta ezagutarazten jarraitzeko.

Antolatzen ari garen ekintzen artean, Iruñeko Bidezko Merkataritzaren Partzuergoak haurrentzako marrazki-lehiaketa bat proposatu du 14 urte bitarteko haurrentzat. Marrazkiak egiteko teknika librea izango da, eta Bidezko Merkataritza zer den adierazten saiatuko beharko da.

Kontsultatu oinarriak eta animatu zure inguruko haurrak parte har dezaten. Kategoria bakoitzean hobekien baloratzen diren marrazkiek Bidezko Merkataritzako produktuen sorta bana jasoko dute!
 

 

Material a descargar
2022 Concurso dibujo CJ.pdf
Bases del concurso (238.04 KB)