Skip to main content

#Harreragara: bat egizu gure kanpainarekin

#Somosacogida Edukalboan

ALBOAN erakundetik Nafarroan MUGETATIK HARATAGO proposamen didaktikoan esku hartzen duten ikastetxeen artean posizionamendu publikoa, maila instituzionalean, sustatzen ari gara. "Migratzaile eta babeslekua bilatzen duen pertsona bakoitzaren atzean, minez eta sufrimenduz betetako historia bat dago; ez dugu horretan parte hartu, baina haien itxaropen-istorioan parte har dezakegu, “harrera izanez”. Ikastetxeei eta horietako hezkuntza-komunitateei (irakasleak, ikasleak, familiak, eta abar) proposatu diegu haien buruari galdetzea ea benetan prest eta gertu ote dauden migratzaileak eta iheslariak hartzeko eta horien eskubideen alde borrokatzeko. Exposición EdukalboanPertsona eta erakunde guztiei dei egiten dizuegu zuen posizionamendua atxikitzeko, argazkien bidez eta kanpaina honi babesa emateko helaraziko diguzuen traolaren bidez. Zuen ikurritza agertuko duen edozein formatu balio digu: #somosacogida #harreragara; bideoak graba ditzakegu, banderatxoa erakusten duen argazkiak egin ditzakegu, elkartasunezko phofotocall-a, eta abar. Dagoeneko hainbat ikastetxek bat egin dute harrera izaten: Iruñeko Santa Teresa Ikastetxea, Murchanteko Haur Eskola, Lantxotegi Elkartea, Carlos III.a Ikastetxea, Hezitzaileen Eskola, Barañain BHI, Mexikoko migratzaileei laguntza ematen dieten Jesuiten Zerbitzuko eta Erdialdeko Amerikako migratzaileei laguntza ematen dieten Jesuiten Zerbitzuko gure kideak... animatzen al zara?

Edukalboan

Argibide gehiago nahi izanez gero, idatzi: a.urretavizcaya@alboan.org Bisitatu kanpainaren argazki-galeria: http://bit.ly/FotosSomos