HAMA 2016 bukatu da. Hurrengo urtera arte!

HAMA 2016

Apirileko azken astean Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astea (HAME) egin genuen. Aurten, helburua izan da argi uztea hezkuntzak munduko pertsona guztiei babesa ematen diela eta estatuek beharrezko baliabideak jarri behar dituztela hezkuntza finantzatzeko. Hona hemen Nafarroan eta EAEn egin diren jardueren inguruko balantzea. NAFARROA Nafarroan, ikastetxe ugari ari dira HAME lantzen, gogoeta eginez hezkuntzak babes- eta aukera-elementu gisa bizitzan duen garrantziaz, batetik, eta bereziki gatazka-, bazterkeria- eta ahultasun-egoeretan ematen duen babesaren balio handiaz, bestetik. Guztira, autonomia-erkidegoko hainbat herritako 50 ikastetxetako, 400 irakaslek eta 10.000 ikaslek parte hartu dute:

Zizur HAMAN Zizur. Apirilaren 26an, Zizurreko lau ikastetxeetako 300 ikasle udaletxeko plazara bildu ziren, HAMA ospatzeko eta aldarrikatzeko ekitaldia egiteko. Herriko alkatea bertan zela, eginiko gogoetak aurkeztu zituzten performance baten, bertsoen, ingelesezko abesti baten eta abarren bidez. Azkenik, aterkiak ireki zituzten, hezkuntzarako eskubidearen alde egiteko.
Tutera. Apirilaren 27an, 600 bat ikasle Tuterako Foruen Plazan elkartu ziren, eta 1.000 baino gehiago San Francisco Javier ikastetxeko atarian. Horrela, Nafarroako Erriberako hiriburua kolorez eta kalitateko hezkuntzaren aldeko oihuez bete zuten. HAMA, geldiezin! Tutera 
[San Ignacio Ikastetxea  Iruñea, San Ignacio ikastetxea. Apirilaren 29an, Iruñeko San Ignacio ikastetxeko 1.800 ikasle elkartu, eta aurrez prestaturiko “aterkiak” zabaldu zituzten. Hau izan da aurtengo leloa: “Hezkuntzak babestu egiten gaitu. Babes dezagun hezkuntzaren finantzaketa”.
Iruñea, Maiatzaren 3a, HAMAko ekimen nagusia. 7 ikastetxetako 300 bat neska-mutil, irakasleekin batera, Entzierroaren Monumentuan batu ziren, HEZKUNTZAREN ALDEKO MARTXARI ekiteko. Haiekin izan zen Parlamentuko buru Ainhoa Aznarez ere. Parlamentuan, Hezkuntza sailburu José Luis Mendozak harrera egin zien kanpainarekin bat egin duten hainbat parlamentarirekin batera. Ikasleek eskaerak, kezkak eta hausnarketak agertu zizkieten, eta Nikaraguako ikastetxeekin duten truke-proiektua ere azaldu zieten, besteak beste. Ikasleak izan ziren egun horretako benetako protagonistak. Ekitaldia amaitzeko, adierazpena irakurri eta taldeko argazkia atera zuten. Iruña 

EUSKADI

Eibar  Eibar, apirilaren 28a. Egoaizia elkartea, Aldatze eta beste hainbat erakunde (besteak beste: Garagune, Elkarhezitzen Elkartea, Andoaingo Zine eta Bideo Eskola eta Eibarko Udala) kalera atera, eta Untzaga plaza hartu zuten, 2016ko HAMEren proposamenaren inguruko ekitaldi nagusia egiteko. Hala, ehun ikaslek baino gehiagok aterkiak zabaldu zituzten, hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzeko.
Arrasate, apirilaren 29a. ElkarHezitzen elkarteak, Txatxilipurdik, Arrasateko institutuak eta beste zenbait erakundek hezkuntzaren aldeko flash-mob bat antolatu eta adierazpen bat irakurri zuten, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko 2030. urterako bete ditzala hezkuntzako agendan dituen konpromiso guztiak. ]Arrasate ]