Skip to main content

Gizarte inklusibo bat eraikitzen jarraitzen dugu nahiz eta koronabirusa gure artean egon

Change proiektua

Hezkuntza arloan, bai ez formalean, bai formalean, aktibo bazaude eta udako jarduerak prestatzen ari bazara edo hiruhileko honetan hausnarketako denbora eskaini nahi badiezu ikasleei argibide interesgarria daukagu zuretzat. 

Bizi ari garen garaia zalantza asko eta ziurtasun gutxi ditugu baina animatu nahi zaituztegu Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileari eustera. Eta horretarako CHANGE proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.


CHANGE Europako 9 herrialdeetan aurrera eramaten ari garen proiektu bat da eta herrialde hauetako nerabe eta gazteei aldaketa agente aktiboak izateko aukera ematen die. CHANGE proiektuarekin enpatia, pentsamendu kritikoa eta parte hartzea landu dezakezue migrazio, babesa eta harrera gaiekin erlazionatuta. Gizarte inklusiboago bat sustatu nahi dugu!


Hurrengo asteetarako edo udarako jarduerak prestatzen ari bazara ALBOANen lanean gaude horrelako proposamenak gaur egungo egoerara egokitzen (jarduera egokienak hautatzen, topaketa birtualak antolatzen, hausnarketarako galdera berriak propostatzen, etab.).

Eman beharreko pausoak:

  • Hemen erregistratu. Horrela zurekin harremanetan jartzeko eta plangintzarekin eta jardueren prestakuntzarekin lagutzeko aukera izango dugu.
  • CHANGEko web-orrian proposatzen diren jarduera batzuk aurrera eraman.

Sakontzen jarraitzeko:

Zalantzarik badaukazu edo gehiago jakin nahi baduzu korreo honetara idatzi dezakezu: educacion@alboan.org