Skip to main content

Gatazkarik Gabeko Teknologiari buruzko formakuntza Betelun

Gatazkarik Gabeko Teknologiari buruzko formakuntza Betelun

Beteluko Araxes Eskolan (Nafarroa), Zeure mugikorra eskutatzen duena kanpainiako proposamen didaktikoa landu dute DBH 1. eta 2. mailako ikasleek, natur zientziak klasean. Gure egunerokotasunean dagoen elementu bat aztertu dugu: mugikorrak. Taldeka 4 gai nagusi landu dute:

  • mineralak
  • mugikorraren ibilbidea
  • hondakin elektronikoak
  • aldaketarako proposamenak

Mural desberdinak egin ditugu eta klasekoei aurkeztu ondoren, mailako ikasleei gai honi buruzko informazioa helarazi diegu. Proposamen didaktikoa Gatazkarik Gabeko Tekonologia kanpainian kokatzen da.