Skip to main content

Gatazkarik Gabeko Teknologia sustatzen duten ikastetxeentzako hezkuntza-baliabideak

GGT sustatzen duten ikastetxeak

Nobedadeak ditugu Gatazkarik Gabeko Teknologia sustatzen duten ikastetxeentzat. Bai, zuentzat: zuen ikastetxeetan, gelan, kanpaina hau landu eta milaka pertsonak Kongon, Hondurasen edo Kolonbian zer-nolako errealitatea bizi duten erakutsi duzuen horientzat. Mugikorrak biltzeko ekintzak antolatuz lagundu, edo funtsak biltzeko eta proiektuari diruzko ekarpena egiteko proiektu solidario bat egin duzuenontzat. 

GGT sustatzen duten ikastetxeak

Duela zenbait hilabete zenbait material partekatu genituen, gatazkarik gabeko teknologia sustatzeko ibilbidea antolatzen laguntzeko; orain, egin duzuen lan guztia aitortuz eskertu nahi dizuegu ahalegin hori. 

Bai, zure ikastetxeak gatazkarik gabeko teknologiaren kanpainako proposamenen bat landu badu, lineako ebaluazio hau bete dezakezu. Hor, ikastetxeko datuak eskatuko dizkizugu, zuen aitorpena, diploma bat, egindako ibilbidea jasotzen duen poster bat eta ekintza-proposamenaren kartel bat bidaltzeko, postaz. 

Ibilbidea

 

Oraindik ez baduzu ezagutzen kanpaina, helbide honetara idatz dezakezu: m.lezaun@alboan.org (María Lezáun). Nola parte har dezakezun azaldu eta prozesuan zehar aholkularitza eta laguntza emango dizugu, eta babesa adierazteko ekintzak martxan jarri dituzuenean, gatazkarik gabeko teknologia sustatzen duen ikastetxeen aitorpena bidaliko dizuegu. 

Material a descargar
7. TLC-INFOGRAFÍA-EUSKERA-AAFF3.pdf
7. TLC-POSTER-EUSKERA-AAFF3.pdf
Ibilbidea (607.27 KB)