Skip to main content

Gasteiz en conexion lehiaketa 2025

Artearen bidez esan: Gorroto diskurtsorik ez!

Gasteiz en conexion lehiaketa 2025


Gasteiz en Conexión Arabako hiriburuko GGKEen urteroko topaketa da, eta Gasteizko herritarrek munduarekin duten tokiko konexioari eta konexio globalari balioa ematea du helburu. Jardunaldiak bere hamargarren edizioa ospatuko du datorren azaroaren 20an, osteguna, 18:00etatik aurrera.

Aurten, gainera, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ekitaldi nagusiari begira motorrak berotzeko jarduera paralelo bat antolatu du: Artearen bidez esan: Gorroto diskurtsorik ez!

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, gorroto-diskurtsoei buruz sentsibilizatzeko, hausnarketa kritikoa eta herritarren mobilizazioa sustatuz pieza artistikoak sortuz. Lanek gorroto-diskurtsoak ezagutzeko, prebenitzeko eta salatzeko duten gaitasuna baloratuko da, bizikidetzaren, errespetuaren eta aniztasunaren balioak sustatuz.
 

Gasteiz en conexion euskaraz


Artelanak urriaren 24a baino lehen bidali beharko dira hezkuntza@ongdeuskadi.org helbidera.
 

Argibide gehiago

Oinarriak

Partekatu