Skip to main content

Fe y Alegría Txad Euskadin, Bitkinetik Bilbora

Fe y Alegría Txad Euskadin, Bitkinetik Bilbora

Aste honetan Liliane Remadji-ri agur esan nahi diogu. Liliane Fe y Alegria-ren eskola publiko sareko arduraduna da Txadeako erdialdean, Bitkinen –Guéran. Lilianen eskutik Txadeko hezkuntzaren egoera ezagutzeko parada izan dugu. Liliane Bilboko eta Durangoko zenbait ikastetxetan egon da eta ikasleei hitz egin die Txadeko gazteek aurre egin behar dizkieten zailtasunei buruz.

Etienne Mborong eta Liliane Remadji Etienne Mborong eta Liliane Remadji Fe y Alegría- Txad-ek egiten du lan IGE-ekin (ikasleen gurasoen elkarteekin) aurrera ateratzeko kalitatezko hezkuntza proiektu bat. Lilianek kudeatzen duen proiektuan irakaslegoari zuzendutako formakuntzak garatzen dira eta aldi berean lan egiten ari dira IGE-k indartzeko eta eskoletako azpiegiturak garatzeko era autonomo batean.  
  Fe y Alegría–Txad-ek lan egiten du eskolako komunitateak sensibilizatzen, besteak beste: irakasleak, eskoletako zuzendariak, baita haur hezkuntzako irakasleak ere. Era berean IGE-ei zuzentzen dizkiete formakuntzak, eskoletako antolakuntzan leku berezi eta garrantzitsua baitute. Hitzaldi bat 

Fe y Alegría –Txad-en beste ardura bat da eskola materiala eskuratzea eta kalitatezko instalazioak eraikitzea. Animatzen zaituztegu Eskola kanpin-denda batean proposamen didaktikoa ezagutzeko.

Partekatu