Skip to main content

Ezagutu 24-25 ikasturterako hezkuntza ez formalaren proposamena!

Alboan Gazte Sarea
  • Alboan Gazte Sarea 

Alboan-ek parte hartzeko gune interesgarri bat eskaintzen die gazte-taldeei, elkartzeko, kezkei eta ametsei buruz hitz egiteko, munduaren errealitateaz hausnartzeko eta, batez ere, gure orainaldian eta etorkizunean mundu bidezkoago baten alde eragiteko. Alboan Gazte Sarea da gune hori.

Gizarte eraldaketarekin konprometitutako gazte talde ezberdinek osatutako sarea da. Urtean hainbat formakuntza gune eskaintzen ditu, eta urtean behin topaketa bat antolatzen du, elkartasun esperientziak amankomunean jarri eta justiziaren alde egiteko. Gainera, talde bakoitzak prestakuntza jasotzen du gizartean parte hartzeko eta eragiteko, eta hainbat gairen inguruan mobilizatzera bultzatzen duten ekintza eraginkorrak gauzatzeko tresnak lantzen ditu. Alboan-ek gazte-talde horientzako prestakuntza-proposamen bat eta talde dinamizatzaile bat ditu sarean parte hartzen duten edo parte hartu nahi duten taldeen eskura.  

 

  • Alboan Gazte Sarea begirale taldea 

Begirale taldea Alboan Gazte Sarea boluntario gazteen taldea da (18 eta 25 urte bitartekoak). Gazteriari zuzendutako ekintzak eta jarduerak sortu eta dinamizatzen dituzte. Horretarako, Alboanek lantzen dituen gaiei buruzko etengabeko prestakuntza jasotzen dute ikastaroan. Urteroko topaketaren arduradunak dira, eta prestakuntza ematen diete beste gazte talde batzuei, euren ezagutzak eta gogoetak zabaltzeko. Leku eta profil ezberdinetako gazteekin osatutako espazio anitza, Alboanen bidezko kausengatik mobilizatzen direnak eta hainbat espaziotan parte hartzen dutenak. Taldeak 24-25 ikasturte osoan zehar lan egingo du eta gurekin mobilizatzeko elkartu nahi duten gazteei irekita dago. 

 

  • Kulturarteko Herritartasun Eskola 

2025eko urtarriletik maiatzera bitartean, Kulturarteko Herritartasun Eskola jarriko da martxan. Hiri, herri eta auzo abegikorragoak eta kulturartekoak sustatzeko moduaz hausnartzeko interesa duten 16 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako prestakuntza-proposamena da. Alboan, Feje Norte (Jesuitas Hezkuntza Fundazioa), Ellacuria Fundazioa eta Deustuko Unibertsitatea ari dira proposamena diseinatzen, Euskal Herria Harrera Herria proiektuaren esparruan. Hona hemen hausnartu nahi ditugun galderetako batzuk:   

Nola garatu ditzakegu kultura-aniztasunarekiko errespetuzko jarrerak? Nola lagundu dezakegu auzo inklusiboagoak eraikitzen gure ekintzen bidez? Nola aurre egin arrazakeriari? Zer gertatzen ari da munduan migrazioei dagokienez?   

Eskolak online lana eta 5 saio presentzial uztartuko dituen metodologia bat izango du, euskal gazteen eta migratzaileen artean errealitate globalaren eta tokikoaren ikuspegi kritikoa sortzeko eta, aldi berean, migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen ikasteko, ekintza pertsonal eta kolektibotik.  

 

  • Giza mugikortasunari eta kultura arteko hezkuntzari buruzko on-line ikastaroa  

Azaroan, giza mugikortasunari eta kultura arteko hezkuntzari buruzko online ikastaro bati emango diogu hasiera. Hezkuntza ez-formaleko hezitzaileei eta gaian interesa duten guztiei zuzendutako ikastaroa izango da.

Ikastaroaren iraupena hiru astekoa izango da, eta metodologia hau erabiliko da: giza mugikortasunaren gaiari buruzko bideoak irakurri eta ikusiko dira, baita generoaren ikuspegitik beren esperientzia eskainiko diguten pertsona espezialisten webinarrak eta gogoetarako talde-espazioak ere. Gainera, parte-hartzaileei tresna pedagogikoak eman nahi dizkie, hezkuntza-lanean eta hezkuntza-baliabide ugaritan aplikatu ahal izateko.    

Gai hauek landuko dira:   

1. Migrazioa eta babesa XXI. mendean    

2. Kolektibo ahulenen migrazioak: Emakumeak, haurrak eta gazteak    

3. Kulturarteko hezkuntzarako hezkuntza-baliabideak   

 

  • GJHei  eta 2030 Agendari buruzko sentsibilizazio-jarduerak  

24-25 ikasturtean, EAEko gazteentzako hainbat jarduera egingo dira 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruan, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, Donostiako eta Bilboko campusetan.   

a) “GJH Lehiaketa Zentzuarekin”. Lehiaketa honen bidez, herritartasun globalerako hezkuntzari lotutako GJHen 4.7 xedeari heldu nahi diogu 4 modalitateren bidez (argazkilaritza, pintura, kontakizun laburra eta poesia), eta pentsamendu kritikoa landu nahi dugu kulturaren eta artearen bidez.   

b) Zinema sozialaren zikloa. “Begirada globalak” Gizarte-zinemako 2 saio egingo dira, GJHen inguruko bi gai lantzeko, ikuspegi globaletik eta giza eskubideen ikuspegitik egindako hausnarketa kritiko gisa: I. Genero berdintasuna eta II. Justizia soziala eta giza eskubideak. Bi film luze proiektatuko dira, eta, ondoren, mahai-inguru bat egingo da gaian adituak diren pertsonekin.  

c) “Garapenerako Eskubidea: Esperientzia praktikoak Ekonomia Sozial eta Solidariotik eta ekofeminismotik.”  

Topaketa honen helburua da herritar gazteak eta unibertsitarioak ESSren eta ekofeminismoaren esperientzietara hurbiltzea, topaketa praktiko eta bizizale baten bidez, garapen iraunkorra eta trantsizio ekosozialak ikuspegi lokal eta global batetik landu ahal izateko.   

 

  • Hezkuntza ez-formalean migrazioak eta lekualdatze behartua lantzeko ibilbidea  

Ikasturte honetan zehar, aisialdi hezitzaile eta hezkuntza ez formaleko taldeentzako lan ibilbide bat argitaratu dugu. Material hau Emakumeak Martxan proposamen orokorraren barruan kokatzen da, eta giza mugikortasunaren eta kulturartekotasunaren gaia lantzen ari diren, lantzen hasi nahi duten edo sakondu nahi duten gazte eta nerabe taldeei (12 eta 25 urte bitartekoak) zuzenduta dago.  

Proposamenak eduki teorikoak eta praktikoak jasotzen ditu, gazteak inplikatzeko giza mugikortasuneko egoeran dauden pertsonen eskubideen defentsan eta kultura arteko gizarteak eraikitzen, eta taldeak orientatu nahi ditu gaiaren inguruan mobilizatzeko eta eragiteko jarduerak garatzera. 

Proposamen horietakoren bat interesatzen bazaizu, ez ahaztu guri jarraitzea datozen hilabeteetan argitaratuko dugun informazioa jasotzeko, edo idatzi helbidera educacion@alboan.org.  

 

 

Partekatu