Skip to main content

Ez Gara Jaitsiko Pasaian: Alboan oholtzara Porrotx eta Marimototsekin

Ez gara jaitsiko Pasaian

Apirilaren 28an eta 29an, Pasai Antxoko eta Pasai San Pedroko udal liburutegietan hurrenez hurren, Alboan Fundazioak oholtza partekatu zuen Porrotx eta Marimototsekin, txikienekin batera Amazoniara joateko “Ez Gara Jaitsiko!” ipuin kontaketan zehar. 

Cástor Narvarteren biolaren zuzeneko musikak lagunduta, herriko txikienek istorioak, abenturak, kantuak eta dantzak partekatu ahal izan zituzten Porrotx eta Marimototsekin, eta, aldi berean, gehiago ezagutu zuten Amazonia, planetarako duen garrantzia eta Amazoniako herri indigenek beren zaintzan duten funtsezko rola.

Ipuin kontaketa “Amazonia Gara” ikuskizunaren egokitzapen bat izan zen, Alboan-etik “Ez Gara Jaitsiko!” ibilbide pedagogikoaren parte gisa eskaintzen duguna. Ibilbidearen helburua irakasleei tresna pedagogikoak eskaintzea da, haurrak ingurunea zaintzera animatzeko eta Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestearen garrantzia ulertzeko. Ekimen honekin, Alboan eta Katxiporretak indarrak batu dituzte 4 eta 8 urte bitarteko haurrei Amazonia Gara kanpaina hurbiltzeko.

Alboanen justizia sozioanbientala Lehen Hezkuntzatik lantzeko moduak aztertzen jarraitzen dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzako hezitzailea bazara, edo Alboanen erronka horri nola heltzen ari gatzaizkion jakin nahi baduzu, zatoz ekainaren 5ean Donostiara Edukalboan XII. Jardunaldietara: “Kontzientzia sozioanbientala zentzumenen bidez” (Jardunaldiak euskaraz dira).

 

Presentación en Pasai San Pedro

 

Partekatu