Skip to main content

Etxean geratzen gara berdintasunean hazteko

Etxean geratzen gara berdintasunean hazteko

Aste hauetan etxean geratu behar dugu gure familiekin coronaviruseko krisia aurre egiteko. Une batzuetan itxaronaldia luzea izan daitekeela jakinda, berdintasunaz, familiaz eta zaintzaz hitz egiten diguten proposamen batzuk hurbildu nahi dizkizuegu. Material hau hezitzaileei zuzenduta dago hezkuntza-ziklo desberdinetan erabiltzeko, haur-hezkuntzatik batxilergora arte.

Hezkidetzean hezi, berdintasunean hasi materiala honek proposamen grafiko bat du lagungarri gisa, eta lau gai edo lema handitan banatuta dago, gure ikasleekin kontzeptuak eta egoerak lantzeko abiapuntu gisa erabiltzeko:
 

Gaiak lantzeko laminak

Gainera, materialak ariketa eta proposamenak ditu etapa eta ziklo bakoitzeko lantzeko, betiere aipatutako lau gaiak ardatz hartuta. Ariketa bakoitzak landuko litzatekeen ikasgaia eta gaitasuna aipatzen ditu.

 

Eta familiak, berdintasunean ere hazi al gaitezke?

Noski! Bedinatasunean hazi proposamen didaktikoa baino askoz gehiago da. Gizarte osoari eta familiei gure harremanetan berdintasuna sustatzearen garrantzia gogorarazteko gonbidapena da. Deigarria da, halaber, zer-nolako garrantzia duen elkarri zaintzeak; izan ere, bizitzen ari garen uneetan, garrantzia berreskuratzen du horrek, baina ez dakigu beti oso ondo nola heldu.

Hauek dira familian egin ditzakezuen jardueretako batzuk:
 

Heziketa proposamena

 

#NiEtxeanGeratzenNaiz     #HerritartasunGlobalaGara        #Hezkidetza