Skip to main content

Eskuragarri daude "Amazonia eta Justizia Sozioanbientalaren erronka Euskadiko Hezkuntzan" Jardunaldien materialak.

Jardunaldietara bertaratuak

Joan den azaroan, esker onez eta ikasketaz beterik amaitu genituen "Amazonia eta Justizia Sozioanbientalaren erronka Euskadiko hezkuntzan" jardunaldiak.

Irakasleei zuzendutako jardunaldiak izan ziren, hezkuntza formalaren arlokoak zein ez-formalaren arlokoak. Amazonia eta Euskal Herria kontaktuan jarri zituen bidaia egin genuen, eta motxilak esperientziekin, baliabideekin eta ikaskuntzekin bete genituen, ingurumen hezkuntza ikasgelara eraman eta gure planetak bizi duen krisi ekosozialaren aurrean ikasleak mobilizatzera motibatzeko.

Jardunaldietako materialak eskuragarri daude orain gure moodle plataformaren gune honetan, hala nahi duten pertsona guztiek motxilak beren intereseko edukiekin betetzera hurbiltzeko aukera izan dezaten.

Jardunaldiak Cristina Enean, Donostian, antolatu ziren Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin.

Partekatu