Skip to main content

Eskolen arteko kahoota: Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Eskolen arteko kahoota

Datorren abenduaren 18an, Alboanek eskolarteko kahoot baten hainbat saio antolatuko ditu, Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta. Pertsona horien errealitatea ikasgeletara hurbildu nahi genuke ekitaldi honen bidez, eta, aldi berean, jarduera berezi bat eskaini, hiruhilekoa ixteko.

Animatuko zara zure klasearekin edo eskolarekin parte hartzera?
Ordutegia eta hizkuntza aukeratu ahal izango dituzu. 30 minutuko saioak egingo ditugu euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
 

Ordutegia Hizkuntza
8.45-9.15 Euskara
9.30-10.00 Ingelesa
10.30-11.00 Euskara
11.15-11.45 Ingelesa
12.00-12.30 Gaztelania
12.45-13.15 Euskara
13.30-14.00 Gaztelania
14.15-14.45 Euskara

Izena emateko, esteka honetan klik eginez formulario labur bat bete beharko duzu. Izen-ematea amaitutakoan, mezu elektroniko bat jasoko duzu, abenduaren 18an konektatzeko informazio praktikoarekin eta gehien komeni zaizun ordutegia, hizkuntza eta abar aukeratzeko esteka batekin.

Jarduera hau egiteko zoom plataformaren bidez konektatuko gara eta Loiolaetxea, JRS Europa, Entreculturas eta Alboan erakundeok saioak dinamizatuko ditugu.

Proposamen hau Change proiektu europarraren barruan kokatzen da. Proiektu honek ikasleen pentsamendu kritikoa, enpatia eta parte-hartzea sustatu nahi ditu migrazioen, babesaren eta harreraren gaiei dagokienez. Horregatik, gai hauek zure klasean lantzen jarraitu nahi baduzu kahootaren jarduera osagarriak eskainiko dizkizuegu. Izena eman ondoren ere jasoko duzu informazio hori.

Anima zaitez gizarte inklusibo baten alde jolastera!

Jarri harremanetan informazio gehiagorako!: educacion@alboan.org

laguntzaile