Skip to main content

Eskerrik asko Edukalboan komunitatearen ondoan ibiltzeagatik!

Eskerrik asko

Duela gutxi, VII. Edukalboan jardunaldietan parte hartzeko gonbidapena bidali genizuen. Jardunaldiak kulturarteko eta arrazakeriaren kontrako hezkuntzaren inguruan lan egitera bideratu dira aurten. Oraingo honetan, eta bizi dugun ezohiko egoera dela eta, aurrez aurreko topaketaren ohiko formatua aldatu behar izan genuen, eta hezkuntza komunitateari dei egin genion ekainaren 2an eta 3an egin ziren bi topaketa birtualetan parte hartzeko.
 

Jornadas Edukalboan

Lehen saioan, hezkuntzaren alorreko 75 parte-hartzaile bildu ziren. Gasteizko Egibide ikastetxearen esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen, Itxaso Ugarteren eskutik. Jatorri askotako ikasleak izateagatik bereizten den ikastetxe horretan Lanbide Heziketako irakaslea da Itxaso, eta bizikidetza ona eta egindako ibilbidea nabarmendu nahi izan zituen, nahiz eta orobat adierazi oraindik badagoela zer eginik. 

Jarraian, Josemari Aymerichek –Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxeko irakaslea eta Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko espezialista bera– Iruña, hiri irekia esperientzia aurkeztu zigun, ikasle talde batekin batera. Gizarte-hezkuntzako kulturarteko zerbitzuarekin (SEI) elkarlanean egin da, JRS-Europaren Change proposamenetik abiatuta. ALBOANek ere parte hartzen du Change izeneko ekimenean; haren bidez , aldaketa-eragile aktiboak izateko gonbit egiten zaie gazteei. 

Desmontar bulos

Ekainaren 3an, Stéphane Gruesori, Maldita.es webguneko Prestakuntzako arduradunari, entzuteko aukera izan genuen 67 parte-hartzailek. Gezurrak hautematearen eta iristen zaigun informazioa egiaztatzearen garrantziaz hitz egin zigun. Jardunaldiak amaitzeko, gure lankide Inés Vicentek CHANGE proiektua aurkeztu zigun: gazte eta nerabeentzako proposamen bat, migrazioaren, errefuxiatuentzako babesaren eta harreraren inguruan enpatia, pentsamendu kritikoa eta parte-hartzea lantzeko.

Ikaskuntzaz betetako bi egun izan dira, eta guk egina genuen plangintzaren aldean oso desberdinak izan arren, esperientziak, zalantzak eta kezkak trukatzeko aukera eman digute, eta gai horietan sakonduz arrazismoa gure gizartetik baztertzeko lanean jarraitu behar dugula berretsi. 

“ALBOANen #arrazakeriarikez esaten dugu, ez hemen, ez munduko beste inon. Zurrumurruei eta isiltasun konplizeei ezetz esaten diegu"

Mila esker gurekin izateagatik!