Skip to main content

Erronka Solidarioa #HerritartasunGlobalaGara

Herritartasun globala

Koronabirusaren krisialdia ustekabean sartu da gure bizitzetan, eta dena jarri du hankaz gora: gure eguneroko lanak, jarduerak, eta gizartea ulertu eta aztertzeko daukagun modua ere bai. Konfinamendu honen ondorioz hainbat jarduera utzi behar izan ditugu bertan behera. Hala ere, ezin dugu besoak gurutzaturik gelditu. Gure burua zaintzeaz eta elkar zaintzeaz gain, mundu justuago baten alde ikasten eta mobilizatzen jarraitzeko aukera bat izan daiteke denbora-tarte hau. 

Horregatik, ALBOANek herritartasun globalari buruzko hezkuntza-baliabide batzuk jarri ditu zuentzat, askotariko ikasmaila, adin eta gaietakoak, online eskolak prestatzeko erabili ahal izan ditzazuen.

Gainera, #HerritartasunGlobalaGara erronkan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Haren bidez, 5 kontinenteetako herritarren batasuna nabarmendu nahi dugu, #HerritartasunGlobalaGara eta #EtxeanGeratzenNaiz mezuekin mundu osoa zeharkatuko duen kate bat eginez. Elkarren babesaren eta mundu osoaren batasunaren sinbolo bat koronabirusaren garaitan. 

 

Zure katea egitera animatuko zara?

  • Marraztu, sortu eta bideo bat edo argazki bat atera. Papera, haria, artilea, egunkariak, arropa… edozein material erabil dezakezu, bururatzen zaizun edozein.
  • Etiketatu zure aukerako bi pertsona (edo gehiago!), guztion artean ahalik eta kate solidario luzeena lor dezagun.
  • ALBOAN ere etiketatu Facebook: @alboan Twitter: @ALBOANongd Instagram: @alboangaztesarea. Eta hashtag-ak ipini #HerritartasunGlobalaGara y #NiEtxeanGeratzenNaiz

     

                                                    Anima zaitez eta parte hartu!!


 

Partekatu