Skip to main content

Errefuxiatuen Munduko Eguna: bada leku bat

Errefuxiatuen Munduko Eguna

Ekainaren 20a mundu osoko errefuxiatuak gogoratzeko eta haiekiko elkartasuna adierazteko eguna da. Munduko hainbat tokitako milioika pertsonak etxetik ihes egin eta dena utzi behar izaten dute bizitzen jarraitzeko. Egun batetik bestera haien lurraldea, etxea eta jendea utzi behar dute.

ALBOANen Gazte Sareko begirale taldeak bat egin nahi izan du egun honetan. Horrela, bizitzeko leku berriaren bila dena atzean utzi behar duten pertsonetaz oroituz. Horretarako, amaieran zain egongo zaien leku berrira heltzeko, zailtasunez betetako, luzea eta bihurgunetsua izan den bidaiaren ondoren,  haien etxeetatik ihes egin behar izan duten Agnesi eta Justineri ahotsa jarri diete.

Play bideoa

Gazte Sareko kideak, eskerrik asko zuen inplikazioagatik eta zuen indarragatik!

Nahi baduzu, zure ahotsa jar diezaiokezu istorio honi. Deskargatu "Bada Leku bat ipuina" >

* Cruz Nogueraren ipuina, Mugetatik haratago hezkuntza-proposamenaren barruan kokatua.